Duela gutxi hil da Frantziako zinemaren zuzendari handienetakoa izan zen Alain Resnais, Nouvelle vague izeneko zinematografia korrontearen kidea. 50eko hamarkada bukaeran sortu zen korronte hori, eta, besteak beste, honako zinemagile gailen hauek ere partaideak ziren: Jean Pierre Melville, Jean Luc Goddard, François Truffaut, Eric Rohmer, Louis Malle edo Claude Chabrol.Gidoilariak izan ziren horiek guztiak zuzendariak izan aurretik, eta garai horretako zinema frantziarraren zorroztasunarekin haustea zen horien nahia, bai teknika mailan bai espresio mailan.
Zuzendu zituen film garrantzitsuenen artetik, besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: Nuit et Brouillard, Hiroshima mon amour, L'annèe dernière à Marienbad, Muriel ou le temps d'un retour, La guerre est finie, Providence, Mon oncle d'Amérique, L'amour à mort, Mélo edo On connaît la chanson.
Alain Resnais gogoratuko dugu maiatzaren 5tik 10ra bitartean.