Gipuzkoako Atletismo Federazioak jasotzen zuen Herri Kirolen inguruko dokumentazioa, bertan kudeatzen baitziren modalitate horien kirol jarduerak XX. Mendean, federazio propiorik ez baitzuten. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak gorde ditu 1942-1978 urteen arteko herri kirolen akta liburuak non txapelketak, apostuen baldintzak, frogen ezaugarriak, parte-hartzaileak eta emaitzak azaltzen diren. Tartean zenbait iragarki ere badira.
Liburu horien irudiak igota daude eta ikus daitezke katalogoan.
Lotura honetan daude:
Eskuineko menuan, aukeratzen bada Eskuizkribuak, 21 akta-liburuak aterako zaizkigu bilaketan.