2014/05/09

García Márquez (1927-2014)

Kazetaritzarako bokazioa zuen, baina, zorionez, ipuin idazle, nobelagile, gidoigile eta beste gauza asko izatera iritsi zen. Gabo izenez ezaguna, apirilaren 17an hil zen Mexikon, bere bigarren aberrian, Kolonbiako Aracatacan jaioa baitzen 1927ko martxoaren 6an.
Gabriel García Márquez izan zen -aurten Cervantes Saria jaso duen Elena Poniatowskaren hitzetan- hegan egiten hasi zen idazlea eta Latinoamerikari hegalak eman zizkiona garatzen hasteko, ordura arte ez zituelako.   
Bere funtsezko obratik honako lan hauek aipatu behar ditugu:  ipuin idazle modura, Ojos de perro azulLos funerales de la Mamá Grande, La increíble y triste historia de la cándida Eréndira y de su abuela desalmada eta Doce cuentos peregrinos; eta nobelagile modura, La hojarascaEl coronel no tiene quien le escriba, Cien años de soledad, El otoño del patriarcaCrónica de una muerte anunciadaEl amor en los tiempos del cóleraEl general en su laberintoDel amor y otros demonios eta Memoria de mis putas tristes.
1982. urtean, Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Gaboren obra KMko Liburutegian ipinita dago, haren literaturaz gozatu nahi duen pertsona ororen esku.