Irlandar aktore bikain horren karrera etenda geratu zen 46 urterekin, bihotzekoak jota hil zenean. Stephen Boyd
antzerki munduan hasi zen eta oso nabarmen geratu zen dramatizaziorako
zuen talentua.Diotenez, William Wyler zuzendaria txundituta geratu zen The Man Who Never Was
filmean egin zuen lanarengatik, nahiz eta bigarren mailako paper bat
izan.Lan horrek oso ospetsu bihurtu zuen, eta Wylerrek berehala pentsatu
zuen berarengan Ben-Hur filmean Mesala tribunoaren papera interpretatzeko Charlton Hestonen alboan. Lan horrekin Urrezko Globo Saria irabazi zuen. Lan horren ondoren, garaiko beste film batzuetan ere aritu zen, eta JosephL. Mankiewiczek zuzendutako Cleopatra filmean
bere izena kontuan izan zen Marco Antonioren paperean aritzeko. Paper
hori, azkenean, Richard Burton handiaren eskuetan geratu zen. Bere lan
onenen artean aipagarrienak honako hauexek dira: The Fall of the Roman Empire, Gengis Khan, Fantastic Voyage eta The Bible: In the Beginning...
Aste Santuan zinema historikoan aktore horrek utzitako lana, mundu mailan oso ospetsu bihurtu zuena, ekarriko dugu gogora.