Duela 100 urte jaio zen Marguerite Duras
Saigonen -orduan Frantziako Indotxina-. Bigarren Mundu Gerraren
esperientzia bizi izan zuen Erresistentziaren aldetik eta Alderdi
Komunistan sartu zen, nahiz eta 1955. urtean kanporatua izan zen.
Idazlearen bizitza bera nobela bat da, eta etengabe idatzi zuen haren
gainean. Suntsipena eta maitasuna behin eta berriro errepikatzen ditu,
bai bere bizitzan bai bere obran.
Nobelagilea eta antzerkigilea izan zen, eta antzerki lan horrengatik
Frantziako Akademiak Antzerkiaren Sari Nagusia eman zion 1983. urtean.
Zinemagilea ere izan zen, eta elkarlanean aritu zen gidoigile gisa Hiroshima mon amour izeneko filmean duela gutxi hil zen Alain Resnaisekin. Zuzendari moduan ere hainbat filmetan aritu zen.
Nobelagile modura idatzitako obra hauek aipatu behar dira: Les impudents, Un barrage contre le Pacifique, Des petits chevaux de Tarquinia, Le ravissement de Lol V. Stein, Le Vice-cónsul, L'Amour, India Song, L'Amant, La douleur, L'Amante Anglaise eta L'Amant de la Chine du Nord.
Frantziako idazle horren obra interesgarria ezagutzera animatzen zaituztegu.