2014/04/07

Yves Montand (1921-1991)

Nahiz eta Italian jaio, bere gurasoak Frantziara emigratu zuten eta Marseillan jarri ziren bizitzen. Music-halleko abeslari gisa ikuskizun munduan  hasi aurretik hainbat ofizio probatu zituen Yves Montand-ek. Gero, Parisera joan zen eta, han, bere maitale bilakatu zen Edith Piaf handiak aurkitu zuen. Seduktore handia zenez gero, amodiozko harreman asko izan zituen, baina Simone Signoret, aktore frantziarra, izan zen bere amodio handia, hil zen arte jarraitu baitzuen berarekin. Gaur egun elkarrekin daude hilobiratuta Pariseko Père-Lachaise hilerrian.
40ko hamarkadaren erdialdera hasi zuen karrera zinematografikoa. Bere filmografian aipatu behar dira Le Salaire de la peur, Let's Make Love -Marilyn Monroeren azken filmetako bat-, My Geisha, Vivre pour Vivre, Z, État de Siège, Police Python 357,  I comme Icare -film horrekin aktore onenaren César Saria irabazi zuen-  eta Jean de Florette.

Yves Montanden zinema berrikusiko dugu apirilaren 7tik 12ra bitartean.